Azaroaren 22an, eguenean, zen Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna. Antzuolan zapatuan ospatuko dute. Errukizko Amaren parrokian Irun eta Antzuolako abesbatzen emanaldia izango dugu, 20:00etan.
Aurtengo berritasuna da ospakizun horretan bere lehen emanaldia egingo duela Antzuolako Musika Eskolako neska-mutikoen abesbatza sortu berriak ere. Eurek emango diote, gainera, hasiera zapatuko emanaldiari, hiru abestirekin.
Gaztetxoen abesbatza hori osatzen dute 10 eta 12 urte bitarteko 13 neska-mutikok. Euren irakaslea eta zuzendaria da Alberto Carrera.