Herriko trikitilari 'beteranoen' bilera eguaztenean

Irati Agirreazaldegi 2009ko ots. 27a, 16:16
Debagoieneko Trikiti Eguna apirilaren 25ean izango da Antzuolan. Musika eskolako trikiti ikasleen gurasoei dagokie egun horretako ekitaldiak antolatzea eta pentsatu dute herriko trikitilari 'beteranoiei' dei egitea egun horretan parte hartzeko.

Antolatzaileek pentsatu dute trikiti ikasleez gain, Antzuolan badela urteetan barrena trikitia jotzen ikasi duen jende gehiago eta baita oraindik jotzen dutenak eta trikiti zaleak ere. Hortaz, Debagoieneko Trikiti Egunean parte hartzeko gonbidapena egin nahi diete herriko trikitilari eta zale horiei. 

Gonbidapen horren harira eguaztenean, martxoaren 4an, batzarra egingo dute antolatzaileek gerturatzen diren trikitilariekin eta zaleekin. 20:00etan udaletxean elkartuko dira eta bilera eskolako aretoan izango da. Apirilaren 25ean trikitia jo nahi dutenak bilerara azal daitezen nahi dute antolatzaileek.

Datorren urtean Soraluzen

Batzarrera soinu txikia eraman beharko dute apirilaren 25ean jo nahi dutenek. Asmoa da ikustea zein animatzen den, trikitilari kopurua zehazteko, eta baita zein pieza jotzen dakiten ikustea ere.

Pixkanaka eguna gerturatzen joan ahala gertatzen dihardute Trikiti Eguneko egitaraua eta jakin badakite ibarreko trikitilari mordoa elkartuko dela egun horretan Antzuolan. Soraluzetik ere etorriko da talde bat, izan ere, iaz oñatiarrek antzuolarrei eman zieten moduan, aurten Antzuolako trikitilariek Soraluzekoei pasako diete lekukoa eta euren ardura izango da datorren urteko Trikiti Eguna antolatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak