Pilak eta bateriak
Puntu horietan mota guztietako pilak jasotzeaz gain –alkalinoak zein botoi-pilak– bateria txikiak ere hartzen dituzte; esaterako, telefono mugikorrenak edo kamerenak. Mankomunitateak jakinarazi du, gainera, komeni dela pilak eramateko erabili dugun poltsa ere zabor arruntera ez botatzea kutsatuta egon daitekeelako.