Herriko mus txapelketa jokatuko dute hilaren 22tik aurrera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urt. 15a, 17:38
Euskal Herriko mus txapelketarako kanporaketak aprobetxatuz, herriko mus txapelketa jokatuko dute datorren aste bukaeran hasita. Hilaren 22an, 23an, 24an eta 29an izango dira kanporaketak, eta final nagusia, ostera, hilaren 31n. Antolatzaileek adierazi digute, asmoa dela iazko parte-hartzaile kopurua gainditzea eta iazko txapeldunei txapela kentzea.

Jokatu nahi den tokian eman behar du izena bikoteak 20 euro ordainduz, eta kanporaketa bakarrean hartu daiteke parte. Herriko finalera bikote kopuruaren arabera sailkatuko dira.
Kanporaketak 8 edo 4 erregetara jokatu daitezke. Sari bikainak egongo dira.

Urtarrilak 22, egubakoitza
22:15ean Mox tabernan. 

Urtarrilak 23, zapatua
16:00etan Arin jatetxean. 

Urtarrilak 24, domeka
16:30ean Eperra elkartean. 

Urtarrilak 29, egubakoitza
22:15ean Gailur tabernan.

Urtarrilak 31, domeka
Finala
16:30ean Arin jatetxean. 

Euskal Herriko txapelketa Seguran

Bikote onenek Euskal Herriko txapelketa jokatuko dute. Euskal Herriko Mus Txapelketa herriz herri burutzen da. Herrietatik herrialde mailako kanporaketara igarotzen da eta Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala Seguran egingo da martxoaren 20an.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak