Herriko mus txapelketa, gaurtik

Irati Agirreazaldegi 2009ko urt. 30a, 13:28
Euskal Herriko Mus Txapelketa dela-eta, aurrez herrietan beste txapelketa batzuk egingo dituzte sailkapen moduan. Antzuolako Mus Txapelketa, hortaz, gaur, urtarrilaren 30ean hasiko da 22:00etan Mox tabernan. Hurrengo kanporaketak honako toki hauetan jokatuko dira: Arin jatetxean, urtarrilaren 31n 16:00etan; Eperra elkartean, otsailaren 1ean 16:30ean; eta Gailur tabernan, otsailaren 6an 22:00etan.

Izena emateko kanporaketa jokatu nahi den tokira jo behar da eta 20 euro ordaindu. Bikote bakoitzak kanporaketa bakarrean har dezake parte eta gutxienez lau bikote izan behar dira saioa egiteko. Partaideek erabakiko dute lau edo zortzi erregetara jokatu.
Kanporaketa bakoitzeko bikote kopuruaren araberakoa izango da finalera sailkatzen diren bikoteen kopurua ere. Hau da, lau eta zortzi bikote artean badaude bakarra pasako da; bederatzitik 12ra izanez gero bi eta 13tik 16ra badira hiru; horrela hurrenez hurren.

Finala otsailaren 7an

Kanporaketen ostean, finala, otsailaren 7an, zapatuan, jokatuko da 16:30ean Arin jatetxean. Han egingo dute sari banaketa eta baita jakinarazi ere zein pasako den herrialdeko txapelketara.

Herriko Mus Txapelketako partaide bakoitzak oroigarria bana jasoko du eta Antzuolako irabazleek garaikurrak eta opariak ere izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak