Herriko jolasguneen egoera aztertu eta hobetuko dute

Aintzane Irizar 2007ko urr. 11a, 19:43
Hiru enpresarekin jarri da harremanetan udala, azterketa egin eta aurrekontuak presta ditzaten; 2008ko aurrekontuetan sartuko dituzte lanak.

Pedro Iturbe alkateak adierazi duenez, herriko jolasguneen egoera aztertu, zein behar dauden ezagutu eta horri konponbidea eman nahi dio Udalak. "Hiru enpresarekin harremanetan jarri gara eta egunotan etorriko dira herrian ditugun jolasguneak ikustera; horrela, azterketa orokorra eta txostena egingo dituzte, zein behar dauden zehazteko. Behin hori ikusita, aurrekontuak egingo dizkigute", adierazi du Iturbek. 2008ko udal aurrekontuetan sartuko dituzte jolasguneak berritzeko lanak.


Kasu batzuetan, nahikoa izango da garbiketa batekin, beste batzuetan jolas batzuk bakarrik aldatu beharko dira eta beste batzuetan gune osoa berrituko dute. Udalak, baina, eskola aurreko guneari ematen dio lehentasuna. Gaur egun, sei jolasgune daude herrian: Beheko auzoan, Herri Ikastetxearen aurreko aldean, Kalegoin, Antiguan, Ibarren eta Errekalden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak