Herriko 14 lagunek jaso zuten domekan odol-emaileen oroigarria Elgetan egindako ekitaldian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 27a

Elgetan omendu zituzten joan den domekan bailarako odol-emaileak. Tartean, 14 antzuolar omendu zituzten. Zilarrezko oroigarria jaso zuten: Idoia Conget, Julian Garitano, Jose Mari Iturbe, Olatz Lezeta, Pablo Olalde eta Maite Urretak. Urrezkoa oroigarria jaso zuten: Mari Karmen Iturbe eta Lore Kerexetak 40 aldiz ematearren odola; eta, Imanol Garmendia eta Daniel Sanchezek 50 aldiz ematearren odola. Bestalde, odol-emaile bereziak omendu zituzten, emakumezkoetan 60 aldiz ematearren odola eta gizonezkoetan 75 aldiz ematearren odola. Omendu bereziak izan ziren: Itziar Mansizidor, Iñaki Arregi, Juan Francisco Lamariano eta Juan Migel Lizarralde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak