Herri afaria egingo dute datorren egubakoitzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko maiatzaren 21a

Munduko kulturen festa herrikoitu nahian, Mundumira jaialdiko egubakoitza antzuolarrei begira antolatutako jaia izango da. Ofizialki jaia zapatuan hasiko den arren, egubakoitzean festa giroak hartuko ditu herriko kaleak. 19:30ean kalejira izango da, Herriko Plazatik hasita, Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin. Eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioa lagun dituztela, ikusleak kantuan jarriko dituzte.

Horretarako, euskal kantu tradizionalez osatutako kantu liburuxkak banatuko dituzte.

19 herrialdetako jana

Egubakoitzerako munduko jakien postuak martxan egongo dira –denera 19 herrialde ezberdin–; gainera, plazan mahaiak eta aulkiak egongo dira herritarren esku. Hortaz, afarirako jana eta edana norberak eraman beharko du; postuetan eros daitezke, edo etxetik eraman.
Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotu du afalordua, eta baita ondorengo orduak ere. Mundumira jaialdia hasteko modu ezin hobea!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak