Helduendako uztaileko kirol ekintzak bertan behera geratu dira jende faltarengatik

Irati Agirreazaldegi 2008ko eka. 30a, 12:58
Udarako aisialdi ekintzak antolatu ditu Udalak bai helduendako eta baita umeendako ere. Helduendako multifitness eta patinaje ikastaroak eskaini dituzten arren, lehenengoan lagun bakarrak eman du izena eta hiru lagunek bigarrenean, hortaz, ikastaroak bertanbehera uztea erabaki dute.

Udal kirol teknikari Juanlu Aranburuk esan digunez, "helduak nekatuta daudela dirudi eta kirola egitekotan nahiago dute euren kontura egin. Hortaz, ez dugu lortu gutxieneko kopurua aisialdi ekintzetarako taldeak osatzeko".

Umeendako batuka eta kirolak

Umeendako ere bi talde izango dira aukeran. Batean, mota askotako kirolak egiteko aukera izango dute. Futbola, saskibaloia edo pilota moduko ohiko kirolez gain, bestelako jolasak egingo dituzte  begiraleekin, betiere umeen gustuak eta nahiak kontuan hartuko dituzte zein jarduera egin erabakitzeko. Uztailaren 21etik 30era, egunero, astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara jardungo dute aisialdiko kirol ekintzetan umeek.

Data berdinetan batuka saioak ere izango dira umeendako egunero 10:00etan. Batuka ikastarorako jadanik zazpi umek eman dute izena.

Ikastaro baterako zein besterako matrikula 15 euro da eta izena emateko Euskadiko Kutxan edo Kutxan ikastaro bakoitzari dagokion diru sarrera eginda, datuak udaletxera eraman behar dira uztailaren 11 baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak