Gaur egun 20 ume
Gaur egun 0 eta 2 urte bitarteko 20 ume daude, bi gelatan banatuta, txandaka diharduten lau irakaslerekin. Haurreskolan, umeak zaintzeaz gain, eurekin psikomotrizitate ariketak, jolasak... egiten dituzte, betiere heziketa oinarri hartuta. Umeak gehienez zortzi orduz egon daitezke eta ordutegia beharretara egokitzen dute. Ordaindu beharreko kuotak ere denboraren araberakoak dira: bost ordutik behera 151 euro hilean eta hortik zortzi ordura artekoek 198 euro.