Haur Dantzari Egunean 175 ume izango dira herrian

Irati Agirreazaldegi 2009ko urriaren 16a

Azken 35 urteotan bezala, Haur Dantzarien Eguna antolatu du Oinarin taldeak domekarako, urriaren 18rako. Bost talde izango dira herrian: Antzuolako Oinarin, Arrasateko Lore Gazteak, Oñatiko Oñatz, Legazpiko Korosti eta Soraluzeko Urrats.

Goizeko hamarretako txistularien kalejiraren ostean, taldeei harrera egin eta haiek herrian barrena kalejiran ibiliko dira eta gero, 12:45ean, plazan dantza saioa egingo dute. Neskek esku-dantza, arku-dantza eta makil dantza egingo dituzte; mutilek launakoa, jorrai-dantza eta txankarrankoa; denek batera, gorulari, fandango eta arin-arina. 

Antzuolan ia 60 ume

Arratsaldeko saioa 17:30ean hasiko da eta talde bakoitzak bere dantzak eskainiko ditu. Antzuolakoek Trokeo dantzetako maki handi-dantza egingo dute. 

Oinaringoek esan digutenez, Antzuolako taldean, orain, 55-60 ume inguruk dihardute eta aurten berriei aukera emateko asmoa dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak