Hasi dira jaiak Antzuolan

Goiena 2010eko uztailaren 15a

Antzuola jaietan da dagoeneko, eguerdian hasi dituzte, udalekuetako umeen eskutik. Urtero irudikatzen dute zerbait neska-mutikoek, eta gaur ere ikuskizun polita egin dute. Umeekin hasi eta gazte, heldu, zein nagusi, guztiek izango dute zerekin gozatu Antzuolako jaietan.

Udalekuetako neska-mutikoek kalejira egin dute herriko kaleetan, gora eta behera. Nagusiek kale bazterretik jarraitu dute zirku ikuskizuna, eta kalejira amaituta plazan egin dute azken saioa.

Badakizue beraz, egonotan Antzuolan ibiltzekotan, festa gogoz. Ze izango da zerekin gozatu eta zer ikusi: musika, umeen jolasak, kirol ikuskizunak, gastronomia lehiaketa, alardea... Hemen duzue egitaraua:

UZTAILAK 15,  EGUENA

  • 12:00 - Jaien hasiera. Jaiak iragartzeko kanpaiak, umeen bertsoa, alkatearen hitzak…
  • 12:30 - Zirko kalejira udalekuetako umeekin. Ondoren umeek udalekuetan gertatutako zirkoa, Herriko plazan.
  • 14:00 - Umeen herri bazkaria eskolako terrazapean.
  • 16:00 - Ondarreko igerilekuak Herriko plazan.
  • 18:00 - Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.
  • 19:00- Meza parrokiako aretoan. Salbea abesbatzarekin.
  • 19:30 - Oinarineko umeekin ikurrin dantza. Besteak beste, aurten dantza ikasten hasi diren umeen lehen saioa izango da. / Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea. / Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.
  • 22:00 - Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.
  • 24:00 - Hontzaren jaitsiera kanpandorretik udaletxera. Oinarinekoei esker ona adierazi nahi zaie, egindako eta egiten duten lanarengatik. Hori dela eta, eurek emango diote ongi etorria hontzari.
  • 24:30 - Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria.

UZTAILAK 16, EGUBAKOITZA

  • 10:00 - Txistulari taldearekin goizeresia
  • 11:00 - Umeendako jolas parkea Herriko plazan.
  • 12:00 - Meza nagusia Antiguan.
  • 09:30 - Antzuolako 3. gastronomia lehiaketa Gaztetxe aurrean. Aurten gisatu lehiaketa. Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, herriko edozein elkartek edota horretarako osatutako taldeek dute parte hartzeko aukera.
  • 12:45 - Balkoi eta leihoetako XIv. lore apainketa lehiaketaren sari banaketa Gastronomia lehiaketaren sari banaketa.
  • 13:00 - Gisatua dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.
  • 16:30 - Jolas parkea Herriko plazan.
  • 18:30 - Poniak eta zezentxoak Zurrategin.
  • 19:00 - 1. mailako afizionatuen pilota partidak pilotalekuan: Lau t’erdian: Onsalo-Mendizabal. Binaka: Larrañaga-Irureta VS Muguruza-Jauregi.
  • 22:30 - Arantza eta Pantxo taldearen saioa Herriko plazan  
  • 24:30 - Suzko zezena

UZTAILAK 17, ZAPATUA

  • 9:55 - Kanoiak sutzea.
  • 10:00 - Txistulari taldearekin goizeresia.
  • 11:30 - Bergarako bandaren kalejira.
  • 12:30 - Bandaren kontzertua Zurrategin. Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque.
  • 19:00 - Mairuaren alardea Herriko plazan. Oinarinen dantzak alardean ikusi ahal izango dira.
  • 21:30 - Herri afaria Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.  
  • 22:30 - Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.
  • 24:00 - Suzko zezena Herriko plazan.
  • 00:15 - Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.

UZTAILAK 18, DOMEKA

  • 12:15 - Salda jubilatuen eskutik.
  • 12:30 - Acordes navarros taldearen eskutik nafar jotak Herriko plazan.
  • 18:00 - Dragoialde txarangaren saioa Herriko plazan eta kaleetan zehar.
  • 18:30 - Buruhandiak Herriko  plazatik irtenda.
  • 19:00 - Pintxo eta sagardo solidarioak  Herriko plazan. Ateratzen den dirua Anelkarrendako izango da.
  • 20:30 - Larrain dantza, Ondarreko gaiteroak lagun direla.
  • 20:45 - Kiki Bordatxo eta bere taldea Herriko plazan.
  • 1:00 - Jai bukaera Herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak