Haitiko beharren gaineko hitzaldia, eguaztenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko martxoaren 12a

Anelkarrek antolatuta 'Haiti behar dugu, Haitik behar gaitu' berbaldia egingo dute datorren eguaztenean Olaran etxean 19:00etan. Leire Atxega eta Maria Luisa Maquinay izango dira hizlariak.

Haitik bizi duen egoeraren aurrean Antzuolako herritarrak sentsibilizatzea da Anelkarren helburua. Horretarako, hain zuzen, gonbidatu dituzte herri hori gertutik ezagutzen duten bi lagun. Maria Luisa Maquinay mesedeetako mojak han lan egin izan zuen garai batean, eta Atxega datorren hilean joango da Hiatira.

Afari solidarioa

Bestalde, Anelkarrek afari solidarioa egingo du hilaren 27an, zapatua, Olalden. Afarirako txartelak salgai jarriko dituzte aurrez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak