Arrola mendi taldeak Gorbeiara irteera egingo du datorren domekan, hilak 31. Egun osoko mendi irteera izango da. Interesatuek izena eman beharko dute aurrez. Horretarako, Arrolak Olaranen duen bulegora (3. bilera gela) joan beharko dute hilaren 27an 19:00etatik 20:30era. Bestalde, 635 205 841 telefono zenbakian ere eman daiteke izena hilaren 27a baino lehen. Irteera izango da 8:30ean Olaran parean. Arrola mendi taldekoek adierazi dute kontuan izateko zapatutik domekarako gauean ordua aldatzen dela. Mendi irteera ordaindu beharko dute nagusiek 10 euro eta gaztetxoek 5 euro.