Goizean, ganadu eta artisauen azoka
Herriko ganaduzaleek euren animaliak erakutsiko dituzte, frontoi inguruan: behorrak, zaldiak, behiak, ardiak, astoak eta abar. Herriko artisauek ere izango dute euren produktuak erakutsi eta saltzeko aukera. Bestalde, gastronomiako hainbat postu ere jarriko dituzte: gaztak, gozoak, ogiak...
Aurten frontoi inguruan egingo dute azoka, plazan aldaketak egin dituztelako eta ez dagoelako nahikoa toki. Lehengo tokira itzuliko da, hortaz, azoka.
Arratsaldean, pilota jaialdia
Hordago enpresak pilota jaialdia antolatu du arratsalderako. 18:00etan hasiko da, eskuz banakako partidu batekin: Ubera II.ak eta Bilbaok jardungo dute lehenengo partidu horretan. Ondoren, jaialdiko partidu nagusia jokatuko dute: Mikel Goñi eta Olaran Berraondo eta Galartza IV. aren aurka. Sarrerak Ongi-Etorri eta Larrea tabernetan daude salgai, 8 eurotan. Egunean bertan 10 eurotan salduko dituzte.