Goizperren 50 urteak jasotzen dituen liburuaren aurkezpena egin dute Torresoroan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko uzt. 9a, 12:43

50 urte elkarlanean liburuaren aurkezpena egin zuten atzo Torresoroan. Goizperreko arduradunez gain, Antzuolako alkate Pedro Iturbe ere aurkezpen ekitaldian izan zen. Goizperreko lan ibilbidea jasotzen duen liburua da, eta gaurko eta orduko bazkideen bizipenak jasotzen ditu. Liburua bazkideei banatu zaie; gainera, ale batzuk liburutegian egongo dira denon eskura.

1959. urtean fundatu zuten Goizper Antzuolako 11 gaztek. Orduan herrian lantegi gutxi batzuk eta herriko gremioak zeuden; jende asko Bergarara, Soraluzera eta Eibarrera joaten zen lan egitera.

Herrian lana sortzeko asmoa

Egoera horren aurrean, herrian lana sortzeko asmoz fundatu zuten Goizper; gainera, fundatzaileek argi zeukaten kooperatiba izan behar zela sistema.

Kamioien direkzioa fabrikatzen hasi ziren lehenengo eta, gero Burdeosko nekazaritza ferian ihinztagailuak egiteko ideia hartu zuten.

1964an, pabiloia

Legorbururendako lehenengo une garrantzitsuena izan zen pabiloia eraikitzea. 1964an izan zen hori. Erosi zuten 10.000 metro koadroko lursaila, 105 pezetatan metro koadroa, eta jaso zuten 500 metro koadro baino gehiagoko lantegia.

Orduan 20 langile zituen Goizperrek; gaur egun, 144 bazkide dituen kooperatiba da.

Nekazaritza eta industria

Nekazaritza eta industria jardueratan sartuta dago Goizper gaur egun: nekazaritzan, ihinztagailuak egiten ditu –Matabi marka ospetsua, adibidez– eta, industrian, enbrageak eta balaztak. Legorburuk uste du Goizperreko produktuak helduerara iritsi direla eta zerbait berriaren beharra duela kooperatibak. Hala ere, krisiari aurre egiteko indartsu ikusten du Legorburuk Goizper.

Atzo aurkeztutako liburuak 50 urteko elkarlana jasotzen du. Antzuolako liburutegian egongo dira denon eskura hainbat ale.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak