Goizperrek 50 urteko lanaren gaineko liburua aurkeztuko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko uztailaren 1a

'50 urte elkarlanean' liburua aurkeztuko du Goizperrek datorren eguenean. 2009an Goizper kooperatibak 50 urte bete zituen; eta, horren harira, Goizperko lehengo eta oraingo bazkideek elkarlanean liburu bat egin dute. Hala, uztailaren 8an 18:00etan aurkeztuko dute liburua Torresoroan. Aurkezpenean parte hartuko dute Pedro Iturbek, Antzuolako alkateak; Oskar Uzkudunek, Goizperko lehendakariak; eta Pako Legorburuk, Goizperko 11 fundatzaileen izenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak