Gizonezko bat zauritu da autoa irauli ostean

Maider Arregi 2010eko otsailaren 17a

Antzuolatik Bergararako noranzkoan, GI-632 errepidean, auto bat errepidetik irten eta irauli da 16:00ak inguru. Ondorioz, gizonezko bat zauritu da eta Debagoieneko Ospitalera eraman dute. Une honetan errepideak zabalik dago bi noranzkotan, baina auto ilarak daude. Herrizaingo Sailetik kontuz gidatzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak