Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizeko 08:00etan osasun zerbitzuek Antzuolako 57 urteko gizonezko baten heriotza konfirmatu dute. Ustez 07:40ean antzuolar hori Zurrategi plazan garagearen sarrera garbitzen zebilela, izotzean labandu eta kolpearen ondorioz hil egin da. Anbulantzia medikalizatua bidali dute, baina ezin izan dute ezer egin. Gorpua Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute autopsia egiteko.