Gizonduz programarekin bat egitea onartu du Antzuolako Udalbatzak. Horren harira, hainbat ekimen egingo dituzte datozen egunotara; tartean, sinadura bilketa.
Gizonen eskutitza udalbatzarrean onartu ostean, herriko elkarte, talde eta eragileei zabaltzea erabaki dute. Horretaz gain, Berdintasunak gizonago egiten gaitu lelopean pankarta eta lazo zuria udaletxean ipiniko dute eta, esan bezala, azaroaren 16an eta 23an sinadura bilketa egingo dute. Azaroaren 25ean, gainera, elkarretaratzea deitu dute, 19:00etan plazan, emakumeenganako tratu txarren aurkako eguna dela eta.
Programaren helburua da gizonengana zuzentzea, berdintasunean euren inplikazioa lortzeko eta genero indarkeriak berdintasunik ezarekin duen lotura azaltzeko.