Gisatu lehiaketa egingo dute jaietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 24a, 19:12
Jaiak eta gastronomia. Zer izango lirateke jaiak bazkari edo afaririk gabe? Bada, aurtengo jaietan ere gastronomia kontuek bere tokia izango dute Antzuolan. Hirugarren urtez jarraian gastronomia lehiaketa antolatu du Udalak. Aurten parte-hartzaileek prestatu beharko dute gisatua.

Antzuolan jaio edo bizi direnek parte hartu ahal dute gisatu lehiaketan. Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, koadrilek, herriko edozein elkartek, zein horretarako osatutako taldeek eman dezakete izena lehiaketan. Taldeak bi edo hiru lagunekoak izango dira. Gaztetxe aurrean izango da lehiaketa.

Dastatzea

9:30erako egon beharko dira parte hartzaileak Gaztetxe aurreko arkupetan. Hiru ordu izango dute sukaldariek gisatua prestatzeko: 12:30ean bukatuta egon beharko da. Ondoren, sari banaketa hasiko da; eta, 13:00etan dastatzearen ordua izango da.

Eraman beharrekoak

Jakiak, sua, amantalak eta sariak Udalak ipiniko ditu. Bestalde, parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte: zartagina, kazola, sardexka, kutxiloa... Hau da, behar izango duten ontzi guztiak. Lanerako suak eta mahaiak zozketa bidez erabakiko dira lehiaketa hasi baino lehen. Jana lehiaketan bertan prestatu beharko da, ezingo da etxetik gertatuta ekarri.

Izen-ematea

Lehiaketan izena eman nahi duenak uztailaren 9ra arte, egubakoitza, izango du aukera. Horretarako udaletxera deitu beharko du –943 766 246– edo mezu bat idatzi ondoko helbidera: kultura@antzuola.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak