Ekainaren 20an, eguaztena, 16:00etan, gimnasia erritmikoko herriko gaztetxoek erakustaldia egingo dute, ikasturteari amaiera emateko. Bergarako Ariznoa taldean dihardute neska gaztetxo horiek. Frontoian izango da emanaldia.
Arratsaldeko zazpietan, bestalde, kantu eta triktixako eskoletan dabiltzan neska-mutikoen txanda izango da. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo dute emanaldia, ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrera ekartzeko.