Gimnasioak ordutegi aukera zabalagoa izango du aurrerantzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urt. 7a, 17:59
Azaroan ireki zuten Eguzki auzoko gimnasioa eta ordutik martxa onean ibili da lanean. Hala, urte berriari begira eskaintza handitzea erabaki dute, eta baita gimnasioko ordutegia zabaltzea ere. Egingo dituzten berrikuntzen artean dago aurrerantzean spinning eta pilates ordu gehiago emango dituztela.

Egingo dituzten berrikuntzen artean dago aurrerantzean spinning ordu gehiago emango dituztela; hain zuzen, martitzenetan eta egunenetan 18:30etako saioa gehiatu dute. Pilates klaseei dagokienez, martitzenetako eta eguenetako 18:30eko saioa kendu egin dute, eta 17:30etako eta 19:30etako saio berriak jarri dituzte.

Gainontzekoak, berdin

Aipatutako orduak dira gehitu direnak; gainontzekoek, orain arte bezala jarraituko dutela adierazi du Xabier Azkarate gimnasioko koordinatzaileak.
Aerobic, total fitness, mantentze gimnasia, 3. adina, batuka gazte eta karate orain arte izan duten ordutegi berean emango dira.

Bazkide egiteko aukera

Gimanasioa zabaldu zutenean 200 bazkidera iristea zen asmoa: "Gaur egun 130 bazkide ditugu, eta espero dugu ordutegi berriarekin jende gehiago animatzea", azaldu du Azkaratek. 

Ordutegi berria

Gimnasioak izango duen ordutegi berria:

Astelehenetan: 9:15etik 14:30era eta 17:30etik 21:30era

Martitzenetan eta eguenetan: 9:15etik 12:15era eta 15:00etatik 21:30era

Eguaztenetan: 9:15etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era

Egubakoitzetan: 9:15etik 19:30era.

Antzuolako gimnasioa 2009/2010 - ordutegia

Prezioak

Antzuolako gimnasioa 2009/2010 - prezioak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak