Enpresekin negoziatzen hasi aurretik baina, hausnarketa egingo dute. "Ikusi eta aztertu egin beharko dugu zergatik ez duten proposamenik aztertu. Baldintzak berriro aztertuko ditugu, eta interesgarriak izan daitezken oinarriak zehaztu beharko ditugu", esan zuen Pedro Iturbe alkateak.
Irekiera atzeratu
Prozedura negoziatua hasten dutenean, zuzenean hiru enpresekin egingo dute berba euren proposamenak ezagutzeko.
Lehen deialdia hutsik geratzean gimnasioaren irekiera atzeratu egingo dute. "Gure asmoa zen kudeaketa zerbitzua oporren aurretik esleitzea, ondoren urria aldera zerbitzua ematen hasteko. Baina orain ikusi egin beharko dugu. Prozedura negoziatuko epeak betetzen baditugu, iraileko osoko bilkuran esleituko genuke zerbitzua", esan zuen alkateak.
340 metro koadrokoa
Antzuolako gimnasioa Eguzki auzoko etxe tasatuen beheko solairuan dago. Oraindik ez dituzte lokala txukuntzeko lanak bukatu. "Azken ukituak egiten dabiltza eta oporrak hartu aurretik bukatuko dutela espero dugu", esan digu Hirigintza eta Zerbitzuak batzordeko teknikari Valen Moñuxek. Gimnasioak 340 metro koadroko azalera du.