Gimnasia erritmikokoek erakustaldia egingo dute gaur

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko ekainaren 16a

Gimnasia erritmikoko neska-mutikoek erakustaldia egingo dute gaur, eguaztena. Pilotalekuan izango da erakustaldia, 16:00etan. Han izango dira aurtengo ikasturtean ibili diren gaztetxoak, 30 inguru.

“Urtean behin egiten dugu erakustaldia Antzuolan, ikasturte amaieran”, azaldu digu Txomin Cavo Ariznoa taldeko arduradunak.

Kurtsoa amaituta

Erakustaldiarekin kurtsoa amaitutzat emango dute. Irailean hasiko dira berriro; norbaitek izena eman gura badu dei dezala 600 224 049 telefonora, edo idatz dezala ariznoa_ge@hotmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak