Gazteek antolatuta Independentzia eguna ospatuko dute azaroaren 13an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 28a, 18:13
'Gaur ereiten dena bihar jaso ahal izateko' lelopean antolatu dute jaia herriko gazteek. Azaroaren 13an ospatuko dute Antzuolak independentzia lortu zuen eguna. Jaia hasiko dute 11:30ean salda beroa eta tortilla patata lehiaketarekin. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da Mox edo Arin tabernan, azaroaren 7a baino lehen.

Azaldu dute herriko gazteen artean "harremana sendotu" eta aurrera begira elkarlanean proiektuak garatzeko asmoz, besteak beste, Gaztetxe berria, egin dutela jaia: "Antzuolako gazteek gazteondako egindako jaia da, aurrera begira ditugun proiektuen alde elkarlanean aritzeko gai garela ikustarazteko geure buruari eta baita herriari ere".

Tortilla patata lehiaketa

Jaia hasiko dute 11:30ean salda beroa eta tortilla patata lehiaketarekin. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da Mox edo Arin tabernan, azaroaren 7a baino lehen. Osagaiak antolakuntzak jarriko ditu, baina materiala –sua, zartaginak...– norberak eraman beharko ditu. Gaztetxean izango da lehiaketa.
Ondoren bazkaria egingo dute pilotalekuan. Bazkarira joateko izena eman beharko da Mox edo Arinen. Aurreko urtean bezala, baba jana egingo dute.

Bertsoak eta kontzertua

20:30ean afari pasada egingo dute Gaztetxean Aitzol Barandiaran eta Unai Gaztelumendi bertsolariekin. Eta, 22:00etan, gaztetxean bertan kontzertua eskainiko dute Kasik eta Egurra ta Kitto taldeek eta erromeria ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak