Bestalde, baloratuko dute begirale titulua izatea eta lan esperientzia izatea.
Hezitzaileen ardura
Gazte txokoa zapatu eta domeketan egoten da zabalik, arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara. Hezitzaileen ardura izaten da gazte txokoan bertan egotea gaztetxoak koordinatzen.
Bestalde, hezitzaileek jokoak eta irteerak antolatzen dituzte, betiere gaztetxoen nahi eta beharren arabera.
"Adibidez, herrian egiten diren jai eta ekitaldietan parte hartzen dugu. Besteak beste, Inauterietan, Olentzero egunean... herriko beste elkarteekin elkarlanean ibitzen gara horrelako jaietan", azaldu dute gazte txokoko arduradunek. Horrez gain, kurtso amaieran irteera bat antolatzen dute. Iaz, Sendavivan (Arguedas, Nafarroa) izan ziren herriko gaztetxoak.
Idolazek koordinatzen du
Hezitzaile izan nahi duenak irailaren 30a baino lehen eman behar du izena. Horretarako, udaletxera jo edo mezu bat idatzi behar da bi helbide hauetako batera: gazteantzuola@hotmail.es edo liburutegia@antzuola.com. Adierazi behar dira eginiko edo egiten ari zaren ikasketak, tituluak (begirale titulua, EGA…) eta esperientzia.
Gazte txokoa azaroa eta ekaina bitartean egoten da zabalik, 12 eta 15 urte bitartekoendako. Esan behar da Idolaz euskara elkarteak koordinatzen duela.