Aiherrarako autobusa Torresoroatik irtengo da otsailaren 6an, 17:00etan. Handik, ostera, goizaldean irtengo du autobusak Antzuolara. Izena emateko azken eguna domeka izango da, Gaztetxean edo Mox tabernan.
Otsaileko egitaraua
Gazte Asanbladak, gainera, otsaileko egitaraua prest dauka dagoeneko.
Otsailaren 12an, egubakoitza, 19:30ean poteo musikala egingo dute herriko kaleetan Gaztetxetik abiatuta. 21:00etan afaria egingo dute Gaztetxean bertan. Izena emateko azken eguna otsailaren 7a izango da. Ondoren, afal ostea girotzeko, Gau Argin taldearen eskutik erromeria.
Otsailaren 21ean, Gaztetxean bertan El señor de las moscas filma ikusteko aukera egongo da. 17:30ean izango da hitzordua.