Gaztaina erre jana domekan

Irati Agirreazaldegi 2008ko azaroaren 13a

Domekan, azaroaren 16an, gaztaina erre jana izango da plazan 18:30ean. Erretiratuen gaztaina erre jana, berriz, hilaren 22an izango da Landatxopen.

130 kilo gaztaina erreko dituzte eta jende artean banatu. Egun horretan trikitilariak ibiliko dira giroa alaitzen. Gazta bat ipiniko dute jendeak asma dezan ze pisu daukan. Apustuetatik jasotako dirua Debagoieneko Trikiti Eguna antolatzeko izango da.

Erretiratuek ere gaztaina jana egingo dute hilaren 22an eta 18a da izena emateko azken eguna. Landatxopen egingo dute merienda, gaztaina jana eta oparien zozketa egun horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak