Honako jarduerak izango dira aukeran gimnasioan:
- Martitzenetan eta eguenetan 20:30ean monitorea egongo da fitness gelan eta ariketen programa eskuratzeko aukera emango dute.
- Astelehen eta eguaztenetan spinning eskolak 09:15ean eta 19:30ean izango dira; aerobikekoak 10:15ean; total fitness-a 18:30ean; eta batuka gaztea 17:30ean.
- Martitzen eta eguenetan spinning-a egongo da 20:30ean; pilates saioak 09:30ean eta 18:30ean; aerobika 20:30ean; total fitness-a 15:00etan; mantentze gimnasia 19:30ean; hirugarren adinekoendako saioak 10:30ean; eta karatea 16:45ean eta 17:45ean.
Egubakoitzetan jarduera bereziak egongo dira izena eman duten erabiltzaileendako.