Esan daiteke gaurko hitzaldian teoria landuko dutela erretiratuek. Hala, bihar, hilak 28 teorian ikasitakoa praktikan jarriko dute. Hitzaldien izenburu bera duen tailerra egingo dute Begoña Olabarrieta irakaslearekin.
Eguaztenean, elikagaiak
Eguaztenean elikagaien segurtasunaren inguruan jardungo dute erretiratuek; eta, hurrengo egunean, eguena, alde praktikoa landuko dute. Begoña Olabarrieta irakaslearekin tailerra egingo dute, 16:30ean Torresoroan.
Egubakoitzean Donostiara
Kontsumo astea amaitzeko, egubakoitzean Donostiara irteera egingo dute, hain zuzen, Aldundiko kontsumo gelara. Modu horretan, erretiratuek astean zehar ikasitakoa praktikan ikusteko aukera izango dute. Irteera izango da 10:00etan.