Gaur egingo dute Aratusteetako lehenengo entsegua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urtarrilaren 26a

Gaur, martitzena, egingo dute Aratusteetako lehenengo entsegua: Torresoroan izango da, 20:00etan. Hala, martitzenero egingo dituzte entseguak. Aratusteetako domekan, otsailaren 14a, egingo dituzte dantzok. Aurtengo aratusteetan Lantzeko inauteriak irudikatzea erabaki du Oinarin dantza taldeak. Esan digute aurretik ere egin dituzten dantzak direla; eta, gainera samurrak direla. Hortaz, herritarrak animatu gura dituzte aratuste domekan parte hartzera. Lantzeko inauteriaz gain, Antzuolan ohikoa den sorgin-dantza ere egingo dute, eta ez dira faltako hartza, tximinoa eta hezitzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak