Gaur, astelehena, batzarra izango da alardeko aldaketei buruz

Irati Agirreazaldegi 2008ko eka. 2a, 11:23
Mairuaren Alardearen gaineko ikerketa soziokulturala egin zuten Eusko Ikaskuntzak eta Udalak elkarlanean, eta azterketaren ondorioak herritarrei jakinarazi zizkieten urtarrilean. Azterketaren harira, alardean hainbat aldaketa egitea proposatu zuen Eusko Ikaskuntzak. Udalak eta Mairuaren Alardearen Elkarteak proposamenak aztertu dituzte.

Orain nahi dute aldaketak lantzea eta, horretarako, herritarrekin hiru lantalde osatzea: historia landuko duena, koreografiaz arduratuko dena eta jendearen parte-hartzea bultzatuko duena.

Elkartu nahi dituzte alardearen gaineko mintegian parte hartu zutenak, azterketarako Eusko Ikaskuntzak elkarrizketatu zituenak eta interesa duten gainontzeko herritarrak. Lantaldeetan jardun nahi dutenekin batzarra egingo dute astelehenean, ekainaren 2an, udaletxean, 19:00etan.

Aurtengo alardean ez dute aldaketarik egingo. Ideiak lantzeko denbora behar dela esan digu Alardearen Elkarteko presidente Jose Luis Kortabarriak: "Koreografiaz arduratuko den lantaldeak ordua, jantziak... landuko ditu. Lehen, dantzariak joaten ziren kalejiran, eta hori berreskuratzeko gogoa azaldu da, baina ez dakit denak plazan sartuko diren", dio Kortabarriak.

Zein aldaketa egin ikusteko dago, baina Kortabarriaren esanetan, "diskurtsoak asko baldintzatzen du ekitaldia eta horren arabera eta jendearen parte-hartzearekin egingo dira aldaketak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak