Gabonetako kantu jaialdia urte batzuetako etenaren ondoren berreskuratzea erabaki zuen abesbatzak. Juan Antonio Lizarralde ere parte hartzekoa zen.
10-15 laguneko eta adin tarte ezberdinetako sei taldek jardungo dute. Talde bakoitzak bi abesti eskainiko ditu eta amaieran denek batera hiru kantu.
Lizarralderen lana eskertuz
Urtetan bidali dute laguntza Brasilera antzuolarrek, Juan Antonio Lizarralderen koadrilakoen bitartez lehenengo eta azken urteotan Anelkarretik. “Misiolari moduan lan pausatua egiten zuen. Urarekin zeukaten arazo gehien baina Juan Antoniok ura lortzen baino lan gehiago egin zuen hango jendeari ulertarazten eta erakusten elkarlanean, auzolanean gai izango zirela ura lortzeko”, azaldu digu Anelkarreko presidente Jabi Etxanizek.
Anelkarrekoek kontzerturako aurkezpen bat gertatuko dute irudiekin eta testuekin eskertzeko Lizarraldek egindako lana eta erakusteko antzuolarrei eurek emandako laguntza nora iritsi den eta zertarako erabili den. “Askok izaten duen zalantza da dirua iristen ote den, horregatik guk beti herritarren bitartez bideratzen dugu laguntza beharrean dauden herrietara”, dio Etxanizek.