Antzuola: Gabonetako egitaraua

Usoa Agirre 2008ko abenduaren 23a

.

Abenduak 24, eguaztena

Eskolako umeen eta gurasoen eskutik, Olentzeroren kalejira, goizean.

Olentzero eta Mari Domingirekin kalejira eta ekitaldia, plazan, 18:30etik aurrera.

Abenduak 26, egubakoitza

Poxpolo, Mokolo eta konpainia pailazoen emanaldia
Pilotalekuan, 18:00etan.

Abenduak 27, zapatua

Gabon kanta jaialdia. Juan Antonio Lizarralderi omenaldia. Anelkarrek, Abesbatzak eta koadrilak antolatuta.
Herriko parrokian, 18:30ean.

Abenduak 27, zapatua eta 28, domeka eta urtarrilak 3, zapatua eta 4, domeka

Erakusketa: urteko hainbat ekintza argazkitan.
Olaranen, 12:30-14:00 eta 18:30-20:30.  

Abenduak 31, astelehena

Urte bukaerako mendi irteera Arrolarekin Aitzgorrira.

Urtarrilak 1, martitzena

Urteberriari ongi-etorria Arrola mendian.

Urtarrilak 2, egubakoitza

Haur parkea pilotalekuan. 11:00-13:00 eta 16:30-19:00

Urtarrilak 3, zapatua

Xabier Barkero torneoa Eztalan, 16:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak