Gabon aurretik zabaldu nahi dute liburutegia Torresoroan

Irati Agirreazaldegi 2008ko aza. 20a, 15:28
Liburutegia Torresoroara aldatuko dutela-eta Eguzki auzokoa usten hasiak dira eta liburuak pixkanaka liburutegi berriko apaletan ipintzen. Datarik ipini ez badute ere urtea amaitu aurretik zabaltzea da asmoa.

Liburutegi berria zabaldu bitartean ezingo dira liburuak etxera eraman. “Frontoian obretan dihardutenez arratsaldeetan umeek ez dute egoteko tokirik. Hemen kaxa batean ipuinak daude, eta aldizkariak ere umeekin etortzen diren helduendako” esan digu liburutegiko Lierni Legorburuk.

Bien bitartean liburuak kaxetan batetik bestera eramaten eta liburutegi berriko apaletan ipintzen dihardute. Data zehatzik ipini ez badute ere, Lierni Legorburuk esan digunez, “Gabon aurretxoan Torresoroan egotea da gure nahia”.

Txikiendako gela itxia

Berrikuntzarik handiena liburutegi barruko banaketan izango da. “7 urtera bitarteko umeak itxitako gune batean egongo dira. Gaur egun denak batera egoten dira eta sekulako zarata sortzen da; hortaz, hori ekiditea da asmoa”, dio Lierni Legorburuk.

Bi ikasgela egongo dira talde lanak egin eta gainontzekoei trabarik ez egiteko. Gela hori erabiltzeko giltza eskatu beharko da. Beste toki bat ere egokitu dute modu goxoan irakurtzeko.

Kzgunea ere han egongo da eta orain liburutegian dagoen  ordenagailua ere ipiniko dute.

Liburutegia goizez ere zabaltzea aztertzen dihardu Udalak. Orain arratsaldez bakarrik egoten da zabalik. “Liburutegian irakurtzeko ohiturarik ez du jendeak batez ere ordutegiarengatik. Egotera ume txikiak etortzen dira batik bat eta  lanak egitera gaztetxoak”, dio Lierni Legorburuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak