Futbolean, azpeitiarren bisita izango du Antzuolak zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urt. 21a, 18:32

Partidua zapatuan izango da, 16:00etan Eztala futbol zelaian; Igor Larrea entrenatzailearen esanetan lehia gogorra izango da.

Azpeitiarrak San Sebastian jaiaren biharamunarekin etortzea gurako dute antzuolarrek; izan ere, lehia gogorra izango da zapatuan Eztala futbol zelaian Antzuolak eta Lagun Onak izango dutena.  

16:00etan

Partidua 16:00etan hasiko da, eta nor baino nor gehiago lehiatuko dira sailkapenean seigarren tokian dagoen Lagun Onak (24 puntu) eta sailkapenean bederatzigarren den Antzuola (19 puntu). 

Atzeratutako partidua

Elurragatik atzeratutako partidua jokatzea geratzen zaio Antzuolari lehenengo itzulia amaitzeko; eta dirudienez, otsailaren 13an izango da Anaitasunaren aurkako lehia hori.

Elgoibarren puntu bat

Joan den astean Elgoibarren aurka puntu baliotsua eskuratu zuten antzuolarrek. Hala ere, Igor Larrea entrenatzaileak esan digu "ezer gutxirako" balioko duela zapatuan, etxean, irabazi ezean. Elgoibarren egindako lanarekin gustura geratu da Antzuolako entrenatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak