Frontoiko lanengatik Oñatin jokatuko dira pilota partiduak

Irati Agirreazaldegi 2008ko urr. 20a, 19:51
Joan zen astelehenean ziren hastekoak frontoiko kanpoko aldeko lanak, baina oraindik ez diote ekin. Hala ere, jakinarazi dute lanak amaitzeko data ez dela atzeratuko.

Pilotalekuko lanak direla eta entrenamenduetarako eta partiduetarako beste frontoi baten bila jardun dute pilota elkartekoek. Oñatiko Udalarekin tratua egin ostean, Zubikoa kiroldegian egingo dituzte.
Elkartetik esan digutenez, Bergarako frontoira joatea pentsatu zuten, baina han ezin da palarekin jokatu eta antzuolarrek palaz eta eskuz jokatzen duten taldeak dituztenez, Oñati aukeratu dute.

Argiteria eta ateak

Elkartekoek egoki iritzi diete egingo diren lanei, baina horma berdez margotuko dutenez, nahiko lukete argi potentzia ere altxatzea. Udaletik jakinarazi digute oraingo lanen barruan ez dela sartuko eta bigarren fase batean konpondu nahi dituztela argiteria eta frontoiko ateak. Hala ere, noiz egingo duten ez dakite oraindik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak