Frontoi Txikiko Txapelketa urrian ipiniko dute abian

Irati Agirreazaldegi 2009ko irailaren 24a

Iazko harrera onaren ostean, aurten ere Frontoi Txikiko Pilota Txapelketa antolatu dute.

Antolatzaileen asmoa da txapelketa ahalik eta lasterren hastea. Seguru asko urriaren 3an ekingo diote, baina aurrez ikusi beharko da ea parte hartzaileek ahal duten.


Partiduak zapatu goizetan izango dira, eta txapelketa ligaxka eran jokatuko dute. Oraindik zehazteke dago multzo bat edo bi osatuko dituzten.

Txapela jokoan

Interesatuek Mox tabernan eman beharko dute izena datorren eguena, urriak 1, baino lehen eta 10 euro ordaindu beharko dituzte materialerako.

Iaz Josu Zubikaraik irabazi zuen txapela eta aurten ere txapela izango da jokoan. Gainera, parte hartzaileek afaria egingo dute txapelketa amaitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak