Lehen taldean, Irimo-k 22-12 irabazi zion Faran-i; Ota-k 22-11 Patri-ri; eta Mikelek 22-10 Balerdi-ri. Bigarren taldean hauek izan ziren emaitzak: Bidaurre 22-Agirre 20 eta Jon Iturbe 22-Aitzol 16.
Sariak
Partidu guztiak zapatuetan jokatuko dira, 10:00etan hasita, eta urriaren 24an honako partiduak izango dira jokoan: Irimo-Patri, Mikel-Faran, Palomo-Ota, Bidaurre-Endika, Aitzol-Agirre eta Zubi-Torre.
Txapelketa azaroaren 28ra bitartean jokatuko da eta sariak hauek izango dira: lehenarendako, txapela eta bi lagunendako afaria; bigarrenarendako, bi lagunendako ogitartekoa eta tragoa; eta hirugarrenak, pintxoa eta tragoa.