Frontenis txapelketa antolatu dute

Aintzane Irizar 2007ko ekainaren 12a

Herriko lagun talde batek eta Udalak I. Frontenis Txapelketa antolatu dute. Izena emateko aukera dago egunera arte, hilaren 14ra arte.

Zaletu talde baten eskaerari erantzunez, Udaleko kirol batzordean Herriko I. Frontenis Txapelketa antolatu du. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 14ra arte, eguena. Horretarako udaletxeko bulegora jo behar da. Ekainaren 15ean, bestalde, batzarra egingo dute udaletxean, 19:30ean, parte hartu behar duten guztiek. Batzar horretan erabakiko dute egutegia eta arautegia. Datorren astean hasiko da, seguruena, txapelketa eta aste batzuk iraungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak