Franco ez da Antzuolako ohorezko alkate

Irati Agirreazaldegi 2008ko abenduaren 5a

Eguaztenean egin zuten osoko bilkura udaletxean. Mozioa aurkeztu zuen Zutik-Ezker Batua/Berdeak-Aralar Udal taldeak Francisco Franco Bahamonderen Antzuolako ohorezko alkate izendapena baliogabetzeko eta hala egin zuten gainera.

Debagoieneko fusilatuen senitartekoen eta lagunen batzordetik galdetu zuten ea Antzuolan Franco ohorezko alkate izendatuta zegoen. Udal artxiboetan bila ibili ostean, Iñigo Ramirezek data zehatza emanik Antzuolako Udalak 1949ko abuztuaren 22an Francisco Franco Bahamonde herriko ohorezko alkate izendatu zueneko agiria aurkitu zuten. Agiri horretan eskertzen dute bere agindupean egindako lana.

Mozioaren bitartez udalbatzarrari proposatu zioten: "1949ko abuztuaren 22ko akordioa balio gabe uztea; diktadura frankistaren biktima guztien errekonozimendua adieraztea; eta oroimen historikoa eta egia berreskuratzeko lanetan diharduten pertsonen eta taldeen ahalegina eskertzea. Eskubide zibil, politiko eta sozialen alde borrokatu zirenen oroimena berreskuratu, gertatutako guztia argitu  eta urte luzeetako diktadura ilun eta mingarria jasan behar izan zuten pertsona guztien duintasuna aldarrikatu nahi dugulako".

Udalbatzarrak aho batez onartu zuen Francori ohorezko alkate izendapena kentzea.

Udalbatzarreko akta

Hona hemen udalbatzarrak Franco ohorezko alkate izendatu zueneko aktaren transkripzioa:

Sesión extraordinaria del día 22 de Agosto de 1949

En la Sala de Sesiones en la Casa Consistorial de esta villa de Anzuola, siendo las veinte horas del día veintidós de Agosto de mil novecientos cuarenta y nueve, reuniose el Ayuntamiento bajo la presidencia del Señor Alcalde Don Juan Antía y Plazaola, y con asistencia de todos los Señores Concejales  que componen la Corporación señores Don Faustino Garitano, Don Jose Lizarralde, Don Pedro Iturbe, Don Ignacio Echaniz, Don Nicolas Iturbe y Don Juan Martín Echeverria, con objeto de celebrar sesión extraordinaria para la que habían sido citados con la antelación y en forma debidas actuando de secretario el que lo es de la Corporación Don Cruz Viteri y Errasti:
Abierta la sesión, y a propuesta del Señor Alcalde los reunidos acuerdan por aclamación nombrar a S.E. Generalísimo Franco Alcalde honorario de esta villa, como demostración de nuestro hondo y sincero agradecimiento y también de adhesión inquebrantable hacia el Caudillo que venciendo todas las adversidades ha sabido salvar a España alcanzando para ella el lugar preminente que por su historia y grandeza le corresponde en el concierto de Naciones civilizadas.
Con lo cual se dio por terminado el acto, firmando el señor Alcalde y los Señores Concejales concurrentes, de todo lo cual yo el Secretario certifico:
Firmado:
Juan Antia Jose Lizarralde
Pedro Iturbe
Ignacio Echaniz
Nicolas Iturbe
Juan Martín Echeverria
Faustino Garitano

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak