"Arazo handia zegoen ur beroarekin, galdara oso zaharra zen eta depositua karez betea zegoen eta ez zuen ondo funtzionatzen", azaldu du Valen Moñuz aparejadoreak. Sistema berriarekin bermatuta dago kalitatea.
Ureztatze sistema ere berria
Horiez gain, zelaiko ureztatze sistema ere berritu dute: "Aldagelen eraikinaren ondoan 10 mila litroko depositua jarri da ureztatze sistemarako".