Eztalako kantina berria martxan ipini zuten zapatuan

Irati Agirreazaldegi 2008ko irailaren 15a

Zapatuan jokatu zuen futbol talde nagusiak denboraldiko lehen partidua. Taldean ez ezik beste nobedaderik ere ikusi zen Eztalan. Kantina berria ipini dute eta zapatuan hasi ziren lanean.

Orain arte partidu bakoitzean ipintzen zuten txosna. Berria, Beheko Auzoko autobus geltokiko txabolatxoa aprobetxatuz egin dute.

Kantina etxean partiduak jokatzen dituztenetan zabalduko dute eta elkartearen inguruan urtetan dabiltzan bi emakume arduratuko dira tabernaz.

Elkarteko presidenteak esan digunez, asmoa dago edariez gain, noizean behin pintxoak ipintzeko.
Tabernatik ateratzen duten dirua elkartearen gastuei aurre egiteko izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak