Ezohiko udalbatzarra astelehenean

Irati Agirreazaldegi 2008ko mai. 9a, 14:15
Astelehenean, maiatzaren 12an, ezohiko udalbatzarra egingo dute udaletxeko batzar aretoan 18:00etan.

Lehenengo mahai gainean ipiniko duten gaia izango da Torresoroako udal-liburutegirako altzariak eta ekipamenduaren horniketa kontratatzea prozedura negoziatu bidez. Espedientea, gastua eta pleguak onartzeko eta prozedura irekitzeko proposamena aurkeztuko dute hain zuzen ere.


Ondoren, aurreikuspenen arabera zeresan gehien emango duten bi mozio proposatuko dituzte: EAJ-PNV eta PSEko udal zinegotziek aurkeztutakoa bat eta Pedro Mª Iturbek, Patxi Olabarriak, Mª Paz Ugaldek, Andoni Azkargortak eta Mª Carmen Jauregik aurkeztutakoa bestea. 

Antzuolako Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa puntual baten berri ere emango dute. Aldaketa hori Sagasti auzoari dagokio eta han egin nahi duten biribilgunearekin du zerikusia.

Azkenik galderetarako eta eskarietarako aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak