Euskara eskolak Udalaren ekimenez

Aintzane Irizar 2007ko irailaren 24a

Badira hamar bat urte horrelako ekimenik egiten ez dela herrian, baina, oraingo ikasturterako, berriz ere euskara eskolak antolatzea erabaki du Udaleko Euskara Batzordeak.

Arrasateko AEK arduratuko da ikastaroak emateaz. Alfabetatzeko, euskalduntzeko, EGA ateratzeko, laugarren maila ateratzeko eta beste hainbat aukera eskainiko dituzte ikastaro horietan. Izena emateko aukera dago urriaren 10era arte, udaletxean. Behin taldeak osatzen dituztenean jakinaraziko dute zein egunetan hasiko diren eskolak eta zein egunetan izango diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak