Euskal selekzioarekin da Mendizabal

Arantzazu Ezkibel Galdos 2007ko ira. 11a, 10:36
Ameriketako Estatu Batuetan da Aitor Mendizabal, San Franciscon, hain zuzen, Euskal Pilota Munduko Kontseiluak antolatu duen lehiaketan. Gaur, martitzena, jokatuko du bigarren neurketa, Venezuelaren aurka.

Aste bukaeran hainbat neurketa jokatu ditu Antzuolako pilotariak.
Lehenengo jardunaldian, Argentinaren aurka jokatu zuen, Jon Landaburu bizkaitarrarekin batera. Mendizabalek eta Landaburuk 22-3 irabazi zioten Argentinako bikoteari. Hurrengo lehia gaur, martitzena, jokatuko du, Venezuelaren aurka.

Landabururekin ibili da bikote Mendizabal; izan ere, Kepa Arroitajauregi hautatzaileak Mikel Urrutikoetxea, Jon Landaburu eta Aitor Mendizabal pilotariak aukeratu ditu gazte mailako bikotea osatzeko.

San Franciscon jokatzen ari den lehian, Argentina, Bolivia, Txile, Mexiko, Venezuela eta Ameriketako Estatu Batuetako taldeak ari dira lehian.

Urte borobila

Aurtengoa urte borobila izan da Antzuolako pilotari gaztearentzat. Hainbat txapelketa irabazi ditu, tartean, Elgetako lau t'erdikoa; 23 urtez azpikoetan nagusi izan zen Mendizabal. Gero, udako partiduetan ere lan bikaina egin du Mendizabalek eta, hori dela-eta selekzioko arduradunek San Franciscora eroatea erabaki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak