Otsailaren 24an, martxoaren 3an eta 10ean izango da ikastaroa, 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko aukera dago otsailaren 9ra arte, liburutegian.
Kantuak eta kantu-jolasak
Esku jolasak, korru jolasak, ziburuan ibiltzekoak, lo kantak, jateko kantak, altzoan hartuta kantatzekoak... askotarikoak ikasteko aukera izango da.
Erdaldunek ere eman dezakete izena; baliteke bi talde egitea, bata euskaldunendako eta bestea erdaldunendako.