Euskal Herriko zortzi alarde dira Antzuolan aste bukaeran

AstelehenekoGoienkaria 2007ko maiatzaren 7a

Ekitaldi nagusiak atzo, domeka, egin zituzten, hainbat alarderen parte-hartzearekin.

Hala, goizean, honako alardeek euren burua aurkeztu eta alardea azaldu zuten: Elorrio (Bizkaia); Markinez (Araba); eta Legazpi, Tolosa, Irun eta Hondarribiako alarde mistoa, Irungo alarde tradizionala, eta Antzuola. Irungo alarde mistoaren eta tradizionalaren inguruan ikusmin handia bazegoen ere, ez zen inongo ika-mikarik egon, eta errespetu osoz jokatu zuten bi taldeek.


Arratsaldean izan zen ekitaldi ikusgarriena: Antzuola, Markinez, Elorrio, eta Irun eta Hondarribiako alarde mistoek erakustaldia egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak