'Euskal Herria bizikletaz; nire lehen bidaia' diapositiba emanaldia egin zuten atzo Antzuolan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko eka. 4a, 18:57
Euskal Herria ezagutzeko 23 proposameneko liburua ere aurkeztu zuen Mikel Bringasek, diapositiba emanaldia eskaintzeaz gain. “Euskal Herria bizikletaz, nire lehen bidaia” izeneko emanaldia egin zuen. Mundumirako egitarauaren barruan antolatutako hitzaldiak, jende dezente erakarri zuen. Emanaldiko protagonistak izan ziren Mikel Bringas, haren emazte Rosa Lizaso eta euren seme Eki. 2006an, semeak 9 hilabete zituela Euskal Herria zeharkatu zuten bizikletaz.

Eki Bringasek, Mikel Bringasen eta Rosa Lizasoren seme zaharrenak, jaio eta 9 hilabetera ezagutu zuen Euskal Herria. Bai, Euskal Herri guztia; izan ere, hura gurdi batetan sartu eta gurasoek 30 egunetan, euskal herriari itzulia eman zioten bizikletaz.

Atzo Antzuolan Mundumirako egitarauaren barruan eskaini zuen diapositiba emanaldia bidaiako hirukote protagonistak, eta euren bidaia, Eki txikiaren ikuspuntutik kontatu zuten. Haren begiek, bidaia hartan ikusi zutena eta sortu zizkion sentimenduetan oinarrituta zegoen istorioa.

Itzulia esan bezala, 30 egunetan egin zuten, Euskal Herriko zazpi lurraldetan zehar. Bidaiaren ondoren Lizasok eta bringasek egin zituzten ibilbideekin liburua egin zuten: Euskal herria en bici izenekoa. Bertan planteatzen dira, 3 edo 4 egunetan egiteko 23 ibilbide borobil. Hau da, hasiera eta bukaera toki berean duten ibilbideak.

Euskal Herriko toki idorrak eta hezeak zeharkatu zituzten, giro urbanoa eta hiria, mendiko lasaitasuna eta kostaldearen xarma.

Mikel Bringasek adierazi zigun, oso esperientzia ederra eta aldi berean gogorra izan zela, baina horretaz aritzean haren aurpegiari darion dirdirak zailtasunen gainetik pozaren sentimendua gelditzen dela adierazten du. Hirukotea, orain laukote da, duela gutxi jaio baita Lur, etxeko laugarrena eta familia horrek duen naturarekiko maitasuna ikusita, ziur ez dutela gehiegi itxarongo hurrengo bidaia hasteko.

Euren bidaien eta argitaratutako liburuaren gaineko informazio gehiago gura izanez gero,  www.bizibidaia.net webgunean duzue aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak